Fribasa-k eta Eroski-k proiektu bat aurkeztu dute fruta zatikatua eta “kontsumitzeko prest” saltzeko

Inbertsio honen helburua da EROSKIko bezeroengan gero eta indar handiagoa hartzen ari diren zenbait behar betetzea freskoetan espezializatuta dagoen Zurekin denda eredu honen bidez.

FRIBASAk eta EROSKIk “kontsumitzeko prest” dagoen fruta ekoizteko plantaren proiektua aurkeztu diote gaur Orozkon (Bizkaia), Arantxa Tapiari, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, eta, orobat, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeari eta Peli Manterola Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari.

Iragarri dutenez, ekoizpen planta berria martxan izango da 2016ko lehen hiruhilekoan, eta bi milioi euro inbertituko dira. 1.000 metro koadro inguruko azalera izango du, eta fruta freskoa prestatzeko sektorean erabiltzen den teknologiarik aurreratuena erabiliko du. Hura martxan jarrita, zortzi lanpostu sorraraziko dituzte.

Planta berriarekin, asmoa da kontsumitzaileengan gero eta indar handiagoa hartzen ari diren zenbait behar betetzeko era berriak aurkitzea; izan ere, bezero horiek elikadura osasungarriagoa nahi dute, eta prestatzeko orduan erosoagoa izatea. Planta berriko jarduera guztia esklusiboki izango da EROSKIrako; horrela, kooperatibak are gehiago indartuko du freskoen espezializazioa Zurekin eredu komertzial berriaren bereizgarri gisa.

Orozkon egingo dute ekoizpen planta berria, eta 2016ko lehen hiruhilerako jarriko dute martxan.

“FRIBASAkook uste dugu asko indartuko dela fruta zatikatu eta egina-prestaren salmenta, eta, gainera, jarduera berri honek sinergiak eratuko ditu oraingo enpresarekin”, esan du FRIBASAko presidente Jose Antonio Camporredondok.

6.900 bezero-bazkideen ekarpenei esker produktu diseinu berritzailea dugu fruta prestatuaren segmentuan. 

Bisita honetan, Arantxa Tapiak esan du merkatuko eskakizunak direla-eta enpresek egokitu egin behar dutela produktuen eta zerbitzuen eskaintza herritarren gero eta behar zehatzagoetara. Horretarako, ezinbestekoa da ekimen berritzaileak eta balio erantsiko produktuak sortzea, besteren artean kontsumitzailearen erosotasunera begira.

Tapiak zoriondu egin du ekimen pribatuko inbertsio hau, hala produktuaren eskaintza hobetuko duelako nola lanpostuak sorraraziko dituelako.

Eusko Jaurlaritzak LEHIATU eta IKERKETA programen bidez finantzatu zuen Orozkoko planta berri hau, elikagaien industriara berrikuntza ekartzeko politikaren barnean.

Fruta zuritua eta zatikatua

Fruta eta berdura guztiak sal daitezke zatikatuta eta kontsumitzeko prest, baina planta berrian, kontsumitzaileak prestatuta erosteko joerarik handiena duen erreferentziekin hasiko dira; esate baterako, ananarekin, sandiarekin eta meloiarekin, papaiarekin eta mingranarekin, eta, orobat, mazedoniekin eta askotariko fruitu gorriekin.

Prozesuaren lehen pausoa honela izango da: lehengai aldaerarik onenak eta behar bezala onduta daudenak aukeratzea. Ezaugarririk onenak dituzten fruituak aukeratu ondoren, gela zuri batean, hotz tenperatura egokian, hura garbitzen, zuritzen, mozten eta ontziratzen hasiko dira; ondoren, beste ganbera batera aldatuko dituzte, eta bat eta lau gradu artean edukiko dituzte, hotz katea ez hausteko, eta fruituaren iraupena guztiz era naturalean luzatzeko. Prozesu guztia lehengaiaren ezaugarriak errespetatuta egingo dira. Azken emaitza balio bereziko produktu natural bat da, elikagai segurtasunaren berme guztiak dituena eta kontsumitzeko errazagoa dena fruitu ale osoarekiko.

“Gorabidean da produktu hau, fruta prestatua; izan ere, orain iritsi da heldutasunera teknologia, hura era guztiz naturalean eta elikagaiaren freskotasun eta zapore ezaugarri guztiak gordez prestatzeko eta ontziratzeko, eta, gaur egun, kontsumitzaileak garrantzi handia ematen dio elikadura osasungarriari. Gainera, ‘kontsumitzeko prest’ dagoenez, balio erantsia hartzen du”, esan du Ana Cuevasek, EROSKIko Elikagai Freskoen Saileko zuzendariak. “Zarautzen, Iruñean eta

Donostian Zurekin denda eredu berria martxan jarri zenetik, proba pilotu bat baino gehiago egin dira freskoen espezializazioan aurrera egiteko, ‘kontsumitzeko prest’ segmentua Zurekin frutategiaren beste alderdi bat balitz bezala hartuta”, esan du Cuevasek.

Hornitzaile-partnerra

Iaz, EROSKIko 6.900 bezero-bazkide baino gehiago aritu ziren Zurekin ereduko gisa honetako ekimenak nola ikusten dituzten jakiteko programetan. “Ekarpen horiei guztiei esker, gaur, produktu diseinu berritzailea dugu fruta prestatuaren segmentuan, eta FRIBASA geure hornitzaile-partnerrarekin batera jarriko dugu martxan“, esan du amaitzeko EROSKIko Elikagai Freskoen Saileko zuzendariak.

EROSKI eta FRIBASA hasieratik jardun dira luzera begira lanean elkarrekin, eta balio katearen prozesuetan efizientzia hobetzeko proiektuak landu dituzte, hala nola bezeroari prezio hobea eskaintzeko eta kontsumitzaileari berrikuntzak  ekartzeko.

gustoko_eroski_f_2

Serafin Olaveko (Iruña) Eroski Centerra proba pilotoak egin dituenetakoren bat da.

 

-ek idatzirik|2021-04-09T13:26:45+02:0010 de azaroa de 2015|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top