Gustoko feriak Bilbao Exhibition Centre erakustazokako instalazioak herri batean bihurtuko ditu

Otsailaren 12tik 14ra arte ospatuko da eta produktu autoktono eta jasangarriak hartuko ditu

Otsailaren 12, 13 eta 14an Bilbao Exhibition Centre erakustazokak Gustoko feria hartuko du. Gustoko kalitatearen oinarrietan, produkzio jasangarrian, artisau jatorrian eta elaborazio eta dastatzearen aldeko estimuan oinarrituta dagoen azoka bat da, BEC-eko lehenengo pabiloia herri batean bihurtu nahi duena, bere kultur etxearekin, eskolarekin, kale nagusiarekin, tabernekin, txosna eta terrazekin, plaza eta eszenatokiarekin, non bisitariek elikadura mugimendu honekin zerikusia duten erakusketa eta ekitaldietaz gozatzeko aukera izango baitute.

                Bestalde, berritasun nagusi bezala, ustekabeko bisitariek azokan erakutsiko diren produktuak erosteaz gain, aurten, Gustokok hainbat bisitari profesional hartuko ditu, bai nazionalak baita atzerritarrak ere, batez ere Frantziatik. Profesional hauek erakusketariekin harremanetan jartzeko tokiak beren aukera izango dituzte. Honen adibide dira B2B izeneko elkarrizketa eta bisita programa, dastatze profesionalak edota Show Cooking-a, Artxandako Ostalaritza Eskolaren eskutik Barakaldora helduko dena. Nabarmentzekoa da baita ere Lonbardia bere ekoizleekin batera bertan egongo dela, eskualde gonbidatu bezala.

                Aipatutako osagai profesionalaz gain, gertakizun honen helburu nagusia bai ustekabeko publikoa baita espezializatuagoa den publikoa ere erakartzea da. Hori dela eta, bisitariek guztiz desberdina izango den topaketaz gozatu ahal izango dute, benetako proiektu kulturala, produktuak eta produktoreak lurralde eta gizarte batekin erlazionatzen dituena. Hiru egun horietan abian jarriko diren ekintza askoren artean, nabarmentzekoak dira kafe eta artisau-garagardoaren inguruko jarduerak eta ardo ziurtatu eta Pirinio eta Santiago Bideko gazta dastatzeak, baita feria honekin zerikusia duten produktuen erakusgai bat ere, azokara joango den publikoari gozarazi egingo diotenak.

                Aurreko paragrafoan azaldutako ekintzak ez dira Gustoko azokan egongo diren bakarrak. Izan ere, bertan izugarrizko eskaintza kulturala aurkeztuko da, esaterako, artisau (forjaketa, harria, egurra, beira, buztingintza eta saskigintza) eta folklore produktuetako erakustaldia, label pintxoak eta ziurtatutako kalitatea duten edariak dastatzeko txosna bat eta bertako gastronomiarekin zerikusia duen eskaintza turistikoa eskainiko duen parke berde bat.

                Ekimen honek Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udaletxeko babesa du.

Informazio gehiago eskuratzeko, Gustoko azokaren webgunean sartu ahal zaitezte: https://gustoko.bilbaoexhibitioncentre.com/eu/

-ek idatzirik|2016-01-19T16:04:53+01:0019 de urtarrila de 2016|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top