Profesionalen %80ak gastronomiak helmugaren hautaketa zehazten duela uste du

Sektoreko profesionalen %80ak uste du sukaldaritza-esperientziak erabakigarriak direla bidaiak aukeratzeko orduan eta helmuga baten irudian eragina dutela, The Blueroom Project-ek burututako 2018ko Turismo Gastronomikoko Ikerketak ezagutzera eman duen arabera.

The Blueroom Project-ek turismo gastronomikoari buruz egindako nazio-mailako lehen ikerketa aurkeztu du, etengabe hazten ari den merkatu hau aztertzen duena. Haren datuen arabera, inkesta erantzun duten %73ak nabaritu du sukaldaritza-esperientzien eskaeraren hazkuntza azken hiru urteotan.

Ikerketa burutzeko, enpresak Espainiako turismo-industriaren 200 bat profesional elkarrizketatu ditu, horien %65a bidaia eta tour-operadoreen agenteak izanik.

Haren ondorioen arabera, profesionalen %80arentzat sukaldaritza-esperientziak erabakigarriak dira bidaiak aukeratzeko orduan eta helmuga baten irudian dute eragina. Halaber, %40ak (portzentaje altuenak) uste du sukaldaritza-faktoreak %50era arte laguntzen diola helmugaren erakargarritasunari. Bestalde, %20ak portzentaje hau %50 baino altuagoa dela adierazten du.

Negozioaren hazkuntza aztertzerako orduan, industria turistikoaren profesionalen %73ak egiaztatu du datu hori eta, horien artean, %42ak hazkuntza “nabarmena†nabaritu du azken hiru urteotan. Era berean, inkesta erantzun dutenen %29aren arabera, negozio-bolumenaren maila %30era iristen da.

Azkenik, ikerketak segmentu hau nolakoa den eta nola garatzen ari den aztertzen du. Zentzu horretan, kontsultatutako %44ak pakete gastronomiko bat saltzen du eta Internet da arrakasta gehien duen salmenta-kanala.

Aditu gehienen ustetan, hauek dira bidaiariarentzat erakargarrienak diren jarduerak: merkatu, fabrika edo baserrietara bisitak egiten dituzten tour gastronomikoak; jaialdi gastronomiko edo enogastronomikoak; tokiko produktuen erosketa; sukaldaritza-jarduerak edo azoka enogastronomikoak.

Turista gastronomikoaren profilari dagokionez, 36 eta 55 urte arteko gizon edo emakumeak izan ohi dira, haien familia, bikote, elkarte edo lagunekin 2-3 eguneko bidaiak egiten dituztenak. Helmugan izaten duten gastua 100 eta 1000 euro artekoa da (%22ak gutxienez 250 euroko gastua adierazten du pertsona bakoitzeko egunean).

 

-ek idatzirik|2018-12-04T17:51:27+01:004 de abendua de 2018|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top