Yasuhiro Fujio japoniarra, Munduko sukaldari gazte onena

Yasuhiro Fujio Chefa, La Cime, Osaka izan da S.Pellegrino Young Chef lehiaketaren irabazlea. Hirugarren aldiz aurkeztu zen Espainiako ordezkari gisa David Andrés (ABaC, Bartzelona), eta zazpi onenen artean bukatu zuen. Sari honek mundu osoko 30 urtetik beherako sukaldari onenak saritzen ditu.

Maiatzaren 13an, gauez, Milanen, asteburu osoan zehar sukaldaritzako hiru txandaren ondoren, Yasuhiro Fujio japoniar sukaldaria (La Cime, Osaka, Japonia) bilakatu zen protagonista, S. Pellegrino Young Chef 2018 edizioa irabaztean. Luca Fantin mentorea ondoan zuela, “Across the sea” (“Itsasoan zehar”) izeneko itsas plater batekin lortu zuen epaimahaia harritzea.

Honekin, Fujio historian sartzen da Mark Moriarty (2015) eta Mitch Lienhard (2016) aurreko urteetako txapeldunekin batera. “Pixka bat beldurtuta nago, are gogorrago egin behark dudalako lan. S.Pellegrino Young Chef tituluak erantzukizun handia ematen du. Hemendik aurrera, ausardiaz egin behar dut lan”, adierazi zuen titulua jaso zuenean.

Espainiako ordezkaria, David Andrés (ABaC, Bartzelona) zazpi onenen artean sartu zen, “Hegalabur osoari onura ateraz” (“Buscando el aprovechamiento integral del atún rojo”) platerarekin.

Gainera, aurten lehenengoz, 21 chef mentoreek Acqua Panna Award-ren Taste of Authenticity saria eman zuten, osagaiak baloratu eta norbere kultura ondarearen aberastasuna nabarmentzeko gaitasunari. Eta Yasuhiro Fujirok irabazi zuen oraingoan ere.

Bozketa popularretan (interneten www.finedininglovers.com plataformaren bitartez) People’s Choice Award saria Elizabeth Puquio Landeo-k (Ambrosía, Chile) irabazi zuen.

Pellegrino Young Chef 2018sarie finalisten zerrenda


Irabazlea:

  • JAPONIA – Yasuhiro Fujio, La Cime, Osaka.

Finalistak:

  • EKIALDEKO EUROPA- Marcin Popielarz, White Rabbit, Gdansk, Polonia
  • HEGO-EKIALDEKO ASIA – Jake Kellie, Burnt Ends, Singapur

Zazpi onenen artean:

  • JAPONIA – Yasuhiro Fujio, La Cime, Osaka.
  • EKIALDEKO EUROPA- Marcin Popielarz, White Rabbit, Gdansk, Polonia
  • HEGO-EKIALDEKO ASIA – Jake Kellie, Burnt Ends, Singapur
  • PAZIFIKOA – John Rivera, Amaru, Armdale, Australia
  • AFRIKA-EKIALDE ERTAINA – Vusumuzi Ndlovu, Marabi Jazz Club, Johannesburg, South Africa
  • ESPAINIA-PORTUGAL – David Andrés, ABaC Restaurant, Bartzelona, Espainia
  • SUITZA – David Wälti, Eisblume restaurant, Worb
-ek idatzirik|2018-06-12T14:22:10+02:0012 de ekaina de 2018|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top