Kalitatearen eta jatorrira itzultzearen azoka
- GUSTOKO nekazaritza munduan inspiratutako elikadura eta gastronomia azoka da, zeinak artisau-moduak baliatuz bertako produktuen kalitatearen eta jatorriaren alde egiten duen. Hainbat produktu eta ekoizle kultura, lurralde eta gizarte batzuekin lotu nahi ditugu.
- Bilbao Exhibition Centre-n 1. pabiloia, herri bihurtuta.
- 300 produktore baino gehiago erakusketan.
- Artisau-elikadura produktuak, Babestutako Deitura eta Adierazle Geografikokoak, produktu biologikoak, Slow Food-a eta nekazaritzako elikaduraren industriaren kalitatearen ingurukoak. Produktu estandarizaturik edo multinazionalen produkturik ez duzu aurkituko.
- Alaskako basa-izokina, ostrak, Kantauri itsasoko arrain eta itsaskiak, olioak, iberikoak, haragiak, gozagarriak eta ongailuak, baratzeko eta baserriko produktuak, ogiak, opilak, artisau-garagardoak, ardoak, gazta eta esnekiak, hestebeteak eta ohiko banaketa-bideetan aurkitzen ez diren beste hainbat eta hainbat produktu.
- Ekitaldiak irauten dituen 3 egunetan zehar jardueren programa zabala, bai azken bezeroarentzat, bai profesionalarentzat.
- Kalitate handiko ehunka bertako produktu.
- Pintxoak, mokadutxoak, prestatutako platerak eta edariak jan eta dastatu ahal izango dituzu, eta nahi dituzun produktuak erosi.
- Haurtzaindegia eta hezkuntza-eremua ere daude txikienentzat (0 eta 14 urte bitartekoak).
- Gustoko ikusten jarraitzen duzun bitartean gauzak uzteko doako kontsigna.
- Txosna – pintxoak eta bertako edariak.
- Show Cooking – Erakusketako hainbat produkturekin egindako platerak.
- Gastronomia- eta landa-turismoaren parkea.
- Artisauen erakusketak – Beira-puztea, forja, eltzegintza, saskigintza, harri- eta zur-lanketa.
- Folklorea – Hainbat musika eta dantza taldek kalejira egingo dute erakusketa-gunean.
- Erakusketaren filosofiarekin bat egiten duten proiektuen aurkezpenak eta sektoreko bideoak.
- Picnic gunea – Kale bakoitzeko bat jarriko da, stand-etan erositako produktuak jateko. Atseden hartzeko ere erabili ahal izango dira.
- Nirea gunea – Sektore primarioak garapen ekonomiko eta sozial jasangarrian duen garrantzia jakinarazi eta baloratzeko ekimena