Standa 2020: 1 / C-11/16

Deskripzioa

Cervezas Olañeta Errenteriako (Gipuzkoa) familia enpresa bat da, 1921ean sortua. Ordudanik hiru belaunaldi aritu dira edari biziak eta likoreak ekoizten, bereziki Olañeta patxarana. Produktu guzti horiek egiteko Añarbeko ur preziatua erabiltzen dute. 2010etik, gainera, Olañeta artisau-garagardoak ekoizten dituzte, bigarren hartzidura botilan edo upelean eginda, hau da, Champenoise metodo tradizionalaren bitartez. Iragazi, pasteurizatu eta CO2 artifizialki gehitu gabeko garagardoak dira. Sariei dagokienez, Londresko 2016ko World Beer Awards lehiaketan Blonde, Brown eta IPA garagardoekin urrezko domina bana irabazi zuten; Lyonen (2017) eta Meiningers lehiaketan (Alemania) zilarrezko domina bana Milk Stout garagardoarekin; eta Londresko 2017ko World Beer Awards lehiaketan Country Winner Spain sari bana Blonde, IPA eta Milk Stout garagardoekin.
Produktuen kategoriak
- EKOIZLEAK / EDARIAK / LIKOREAK
- EKOIZLEAK / EDARIAK / GARAGARDOA
Sakatu produktuaren izenean xehetasunak eta deskribapena ikusi ahal izateko.

Aspecto: Cerveza clara, color cobrizo. Nivel de espuma medio. Aroma: Temperatura de servicio: 8º C. Afrutado: aroma torrefacto y caramelo. Posee una persistencia e intensidad normales.
