BASQUE BEER HOUSE SL



Standa 2018: 2 / D-03

BASQUE BEER HOUSE SL

BASQUE BEER HOUSE SL
CM ASTIGARRAGAKO BIDEA, 1
20180 OIARTZUN, GIPUZKOA (España)
Telefonoa: 943045253
Web-gunea: www.malagissona.beer

Deskripzioa

BASQUE BEER HOUSE SL

Euskal baleontziek 1412. urteaz geroztik gutxienez arrantzatu zuten islandiar kostaldean.

Arrantzale horien eta irlako biztanleen arteko harremanaren ondorioz pidgin edo hizkuntza komun bat sortu zen, euskara eta islandiera uztartzen zuena.

Euskara-islandierako 745 hitz dituen garai hartako dokumentu bat gordetzen da oraindik. Hizkuntza bizi bati dagokion Islandiako hiztegirik zaharrena da.

 

For Ju Mala Gissona

 

Esaldi hau jatorrizko dokumentu hartan ageri da eta “zu gizon gaizto bat zara” esan nahi du. Islandiako kostaldeetara iristen ziren euskal balea-arrantzaleei deitzeko bertakoek erabiltzen zuten esamoldea izan daiteke.

Lehen begiratuan, gizon zakarrak ziren, zertxobait zitalak, baina hobeto ezagutu ondoren, zintzoak, ausartak eta lagunekiko leialak.

Gure garagardoa ere horrelakoa da, eta zapore, ñabardura, aroma eta testurarik hoberena lortzearren, artisau moduan egiten dugu.

 

Garagardo zintzoa, ausarta eta bere balioekiko leiala

 

Mala Gissonak gogora ekartzen du Ipar Atlantikoan arrantza-denboraldi luzeak egiten zituzten garai bateko euskal balea-arrantzaleen izaera.

Itsasoak eta haizeak landutako izaera, aztarna sakona utzi zuena.

Produktuen kategoriak

  • EKOIZLEAK / EDARIAK / GARAGARDOA

Sakatu produktuaren izenean xehetasunak eta deskribapena ikusi ahal izateko.

Apatxe

Apatxe

APATXEk “etsai” esan nahi du. Anbar-kolorekoa, garagardo honen aroma zitriko sendoak laranja-azala ekartzen digu gogora. Ahoan sumatzen diren hasierako sentsazio gozoek mikaztasun atsegin bati bide ematen diote indargabetu ahala,...

Django R.

Django R.

Django Reinhart jazz musikari handiaren omenez. Belgikan jaiotako nomada eta aitzindaria, joan den mendeko 30eko eta 40ko hamarkadetan ijito-tradizioan oinarritutako ekarpena egin zion jazz amerikarrari. Gure blanche estiloarenarena bezalako...

Höfn

Höfn

“Portu” islandieraz. Kolore iluneko garagardoa da, karbonatazio baxukoa. Apar beixa du. Malta txigortuaren usaina du, ahoan erreplikatzen dena, eta txokolate ukitua. Aho-bukaera orekatua da gorputz ertainari eta mikaztasun arinari...

Nao

Nao

Euskal balea-arrantzaleek mundu osoan zehar asko erabili zuten ontzia omendu nahi izan dugu. NAO urre-kolore sendoko garagardoa da, eta apar zuria eta trinkoa du. Gorputz arina du, malta eta belar zaporea, fruta-usaina eta aho-bukaera...

Red Bay

Red Bay

Labrador penintsularen hegoaldean (Ternuan, Kanadan) dagoen badia da. 1530. urtearen eta XVII. mende hasieraren artean, balea-arrantzale euskaldunen presentzia nabarmena izan ziren han. Ur izoztu horietara iristeko Atlantikoa zeharkatzen...

Shackeltown

Shackeltown

Alegiazko hiri bat da eta benetako esperientziak bilatzen dituztenak bertatik itsasoratzen dira. Ernest Shackleton esploratzailea gogora ekarri nahi izan dugu. Kobre-kolore sendoko garagardoa da, apar trinko eta iraunkorra duena. Fruta mamitsuen...

Mala Gissona

Mala Gissona

Imprimatxeko datuak aukeratu Guztia Informazioa Produktuak Markak Berriak