BOGA GARAGARDOA



FacebookTwitterYoutube

Standa 2018: 2 / D-02

BOGA GARAGARDOA

BOGA GARAGARDOA
CL LUISENE BIDEA, 2 A-8 BELAKO II ELKARTEGIA
48100 MUNGIA, BIZKAIA (España)
Telefonoa: 944062848
Web-gunea: www.boga.eus

Deskripzioa

Boga kooperatiban euskal garagardo naturala ekoizten dugu, beti ere, kalitatezko lehengaiak eta bertoko hornitzaileak lehenetsiz. Euskal gastronomia bultzatu eta zaporez betetako garagardoaren kultura berria zabaldu nahi dugu. Lau garagardo mota ditugu katalogoan, bai eta lote esklusiboak zein kolaboraziozkoak ere

Gure fabrika Mungiko herrian kokaturik dago, Bizkaiko kostatik oso gertu eta Bilboko metropolitik minutu gutxira. 160.000 L/urteko ekoizpen ahalmena du. 2.000 Lko egosketa gela, 4.000 Lko 4 hartzitzaile isobarikoak eta botilaratze linea automatikoa.

Artisau garagardoaren ekoizpen eta banaketaz gain bestelako zerbitzuak ere eskeintzen ditugu: Kañeroen alokairua, dastaketak edota gure fabrikara bisita gidatuak. Era honetara, esperientzia gastronomikoa bere osotasunean garatu eta osatzea bilatzen dugu.

2014. urtetik gabiltza kalitatea, iraunkortasuna eta ekonomia soziala garatzen. Zuri esker, Boga Bizkaiko artisau garagardorik hedatuena bilakatu da. Itsasoa, gure kultura. Taldea, gure indarra. Garagardoa, #GureZaporea!

Produktuen kategoriak

  • EKOIZLEAK / EDARIAK / GARAGARDOA

Sakatu produktuaren izenean xehetasunak eta deskribapena ikusi ahal izateko.

BOGA AMBER

BOGA AMBER

“Ambar kolore bizia, ukitu gorrixkak eta apar krematsu ugaria. Malta txigortuaren ñabardurez betetako zaporea, amaiera mikatz, luze eta orekatuarekin.”

BOGA IPA

BOGA IPA

“Urre kolorekoa, apar krematsu eta zurixka, trinkoa eta iraunkorra.  Lupuluaren usain loretsua bezain zitrikoa eta fruta tropikal zapore bereizgarria. Amaiera mikatz, luze eta iraunkorra.”

BOGA PILSEN

BOGA PILSEN

“Urre kolore argia, apar txuria eta itxura gardena. Malta ukituen zapore arina eta mikaztasun puntu bat amaieran. Suabea eta orekatua.”

BOGA STOUT

BOGA STOUT

“Kolore beltza, testura suabea eta apar ugaria. Kafea, txokolatea eta banillazko usain indartsua. Garagar txigortua eta karamelu ikutuez beteriko zapore goxoa. Amaiera luzea eta mikaztasun ertain lehorra.”

Imprimatxeko datuak aukeratu Guztia Informazioa Produktuak Markak Berriak