Programa

Home / Jardunaldiak / Programa


Publiko Orokorra

Bisitari guztiek gozatu ahal izango dute topaketa ezberdin batez: 0 km-aren aldeko benetako kultur proiektua, produktuak eta ekoizleak lurralde batekin eta gizarte batekin lotu nahi dituena.

Azokako jardueren artean, nabarmentzekoak dira dastaketak, artisautza tradizionalaren erakustaldiak, Show Cooking, produktuen aurkezpenak eta EAEko kalitate-ziurtagiria duten edariak eta pintxoak erosteko txosna.

Gainera, Hezkuntza-gunea ere izango da, non haur eta gaztetxoei begirako elikadura-programa eskainiko den, baita Haur Eskola ere, urtebete eta 6 urte bitarteko haurrentzako jarduerekin.

Gehiago jakiteko, egin klik hemen

Publiko profesionala

Gustokok iraungo duen hiru egunetan, jarduera-egitarau zabalaz gozatu ahal izango dute bertaratzen diren profesionalek: B2B elkarrizketak eta bilerak, dastaketa-gunea eta Bilbao Ostalaritza Goi Eskolak gidatutako show cooking-a, besteak beste.

Aurreko edizioarekiko berritasun gisa, azokak publiko profesionalarentzat  baino ez ditu irekiko ateak martxoaren 2an, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Aukerarik hoberena da ekoizle, artisau eta tokiko gastronomia ezagutzeko.

Gehiago jakiteko, egin klik hemen