Publiko Orokorra

Home / Jardunaldiak / Publiko Orokorra


Publiko Orokorra

Bisitari guztiek gozatu ahal izango dute topaketa ezberdin batez: 0 km-aren aldeko benetako kultur proiektua, produktuak eta ekoizleak lurralde batekin eta gizarte batekin lotu nahi dituena.

Azokako jardueren artean, nabarmentzekoak dira dastaketak, artisautza tradizionalaren erakustaldiak, Show Cooking, produktuen aurkezpenak eta EAEko kalitate-ziurtagiria duten edariak eta pintxoak erosteko txosna.

Gainera, Hezkuntza-gunea ere izango da, non haur eta gaztetxoei begirako elikadura-programa eskainiko den, baita Haur Eskola ere, urtebete eta 6 urte bitarteko haurrentzako jarduerekin.

Gehiago jakiteko, egin klik hemen

Datuen eguneraketa data 2018/03/01
Eguna
Gaia
Gustokoenak
Titulua: Hezkuntza zona
Gaia: Hezkuntza zona
Kolaboratzailea(k): Fundación Eroski

02/03/2018 — 10:00 - 21:00

03/03/2018 — 11:00 - 21:00

04/03/2018 — 11:00 - 19:00

Eroski Fundazioa buruan duela, elikaduraren inguruko 6 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendutako hezkuntza programa interesgarri bat eskainiko du. Eremu honetan lau gune ezberdin izango dira:

  • 1. gunea: Tix & Loy tailerra
    • Joko interaktiboa pantaila digitalean. Ukipen-pantaila batean joko digitalaren plataforma bistaratzen da. Pantaila horretan parte hartzaileek elikadura osasuntsuarekin lotutako froga ezberdinak egin ditzakete puntuak lortzeko, talde batek irabazi arte.
  • 2. gunea: Haurrentzako eremua
    • Koloreztatzeko orriak. Koloreztatzeko marrazki-orri ezberdinak, elikadura osasungarri eta orekatuarekin eta bizitza ohitura osasuntsuekin erlazionatutako marrazkiak.
    • Aurpegi-margoak
    • Elikadura eskolari buruzko denbora-pasak
  • 3. gunea: Jolas izugarriak
    • Tamaina handiko 4 joko elikadurari buruzko gaiekin
  • 4. gunea: Jolastu, jolastu baina es ahaztu janaririk
    • Abentura anitzeko puzgarriak