Publiko Orokorra

Home / Jardunaldiak / Publiko Orokorra


Publiko Orokorra

Bisitari guztiek gozatu ahal izango dute topaketa ezberdin batez: 0 km-aren aldeko benetako kultur proiektua, produktuak eta ekoizleak lurralde batekin eta gizarte batekin lotu nahi dituena.

Azokako jardueren artean, nabarmentzekoak dira dastaketak, artisautza tradizionalaren erakustaldiak, Show Cooking, produktuen aurkezpenak eta EAEko kalitate-ziurtagiria duten edariak eta pintxoak erosteko txosna.

Gainera, Hezkuntza-gunea ere izango da, non haur eta gaztetxoei begirako elikadura-programa eskainiko den, baita Haur Eskola ere, urtebete eta 6 urte bitarteko haurrentzako jarduerekin.

Gehiago jakiteko, egin klik hemen

Datuen eguneraketa data 2018/03/01
Eguna
Gaia
Gustokoenak
Titulua: Piknik- eta atseden-eremua
Gaia: Piknik- eta atseden -eremua

02/03/2018 — 10:00 - 21:00

03/03/2018 — 11:00 - 21:00

04/03/2018 — 11:00 - 19:00

Zenbait atseden-eremuetan zentzuak garatu ahalko dituzu.

  • 1. gunea: Gure ingurua usaimenaren bidez
    • Gune hau 2. atseden-eremuan kokatuta dago eta bere helburua hau da: bisitariak atseden har dezaten gure landa eta itsasertzeko inguruetan aurki ditzakegun usain atseginekin.
    • Bederatzi usaimen-kaxa ezberdin izango ditu.
  • 2. gunea: Gure ingurua ukimenaren bidez
    • Gune hau 3. atseden-eremuan kokatuta dago eta bere helburua hau da: bisitariek ukimenaren bidez gure inguruko ohizko elementuen testurak senti ditzaten.
    • Bederatzi ukimen-kaxa ezberdin izango ditu.
  • 3. gunea: Oroipenerako irudi bat
    • Gune hau sarreratik ezkerretara kokatuta dago eta bertan bisitariek oroigarri bat eraman dezakete, geroago oroitzapena partekatu ahal izateko argazkien bidezko elementu bisual bati esker.
    • Kroma-pantaila bat duen photocall honetan gure landa eta itsasertzeko azkeneko inguruak aurkezten dira. Apaingarri osagarriak gehitu ahalko dira argazkia egitean.