Standa 2024: 3 / E-03

MUNGIA CITTASLOW

MUNGIA CITTASLOW
CL TROBIKA, Nº-1 L01480694
48100 MUNGIA, BIZKAIA (España)
Telefonoa: 946741216
Faxa: 946744977
Web-gunea: http://www.mungia.eus

Deskripzioa

MUNGIA CITTASLOW

1376an sortu zen Mungiako Urian Erdi Aroko ondare garrantzitsua aurki dezakegu. Bertako auzoetan balio handiko ondare monumental eta etnografikoak daude, baita baserri, eliza, ermita eta interes handiko errotak gordetzen dituen paisaiak ere.

Mungiako ondarearen altxor nagusia Landetxo baserria da. 1510ean sortua, Euskal Herriko baserri zaharrenetarikoa da, eta erreferentea gainontzeko euskal baserrientzat. Gaur egun, Euskal Mitologiaren Interpretaziorako Zentroa bertan dago (www.izenaduba.com).

Eskualdean bizirik dirau landa- eta abeltzaintza-tradizioak, horren adierazle dira bertoko kalitatezko produktuak, baita urtean zehar ospatzen diren nekazaritza eta ganadu azokak eta merkatuak ere. Mungiara hurbiltzen baldin bazara, gogoratu urteko ostiral guztietan ekoizle lokalek osatzen duten “Baserritarren Plaza” izeneko merkatua egiten dela.

Sakatu produktuaren izenean xehetasunak eta deskribapena ikusi ahal izateko.

Imprimatxeko datuak aukeratu Guztia Informazioa Produktuak Markak Berriak