Zergatik bisitatu Gustoko?

Zergatik bisitatu Gustoko?2023-11-10T10:47:40+01:00
Kalitatearen eta jatorrira itzultzearen azoka
  • GUSTOKO nekazaritza munduan inspiratutako elikadura eta gastronomia azoka da, zeinak artisau-moduak baliatuz bertako produktuen kalitatearen eta jatorriaren alde egiten duen. Hainbat produktu eta ekoizle kultura, lurralde eta gizarte batzuekin lotu nahi ditugu.
  • Jarduera asko: showcookinga, dastaketak, aurkezpenak, uztartzeak eta abar.
  • 255 erakusketari haien produktuak aurkezten.
  • Artisau-elikadura produktuak, Babestutako Deitura eta Adierazle Geografikokoak, produktu biologikoak, Slow Food-a eta nekazaritzako elikaduraren industriaren kalitatearen ingurukoak. Produktu estandarizaturik edo multinazionalen produkturik ez duzu aurkituko.
  • Kantauri itsasoko arrain eta itsaskiak, olioak, iberikoak, haragiak, gozagarriak eta ongailuak, baratzeko eta baserriko produktuak, ogiak, opilak, artisau-garagardoak, ardoak, gazta eta esnekiak, hestebeteak eta ohiko banaketa-bideetan aurkitzen ez diren beste hainbat eta hainbat produktu.
  • Ekitaldiak irauten dituen 3 egunetan zehar jardueren programa zabala, bai azken bezeroarentzat, bai profesionalarentzat.
  • Bisitari profesionalentzako dastaketa gune esklusiboa.
  • Pintxoak, mokadutxoak, prestatutako platerak eta edariak jan eta dastatu ahal izango dituzu, eta nahi dituzun produktuak erosi.
  • Gustoko ikusten jarraitzen duzun bitartean gauzak uzteko doako kontsigna.
  • Txosna – pintxoak eta bertako edariak.
  • Erakusketaren filosofiarekin bat egiten duten proiektuen aurkezpenak eta sektoreko bideoak.
  • Picnic gunea – Kale bakoitzeko bat jarriko da, stand-etan erositako produktuak jateko. Atseden hartzeko ere erabili ahal izango dira.
Go to Top