Skip to content
InstagramFacebookXLinkedInYouTube
+34 94 404 00 25|gustoko@bec.eu
  • Euskara
  • Español
  • English
Gustoko Logo
 13 - 15
 MARTXOA
 2026
  • INFORMAZIOA
    • Informazio orokorra
    • Bisitariarentzako zerbitzuak
    • Material grafikoa
    • Aurreko edizioak
    • Nola irirtsi BEC-era
    • Parking-a
    • Bidaiak eta ostatua
    • Ohiko galderak
  • JARDUERAK 2024
    • Publiko orokorrarentzako jarduerak
    • Publiko profesionalarentzako jarduerak
    • Bisitariarentzako zerbitzuak
    • Zozketak
  • BISITATU
    • Zergatik bisitatu Gustoko?
    • Erakusketarien direktorioa 2024
    • Harremanetan jarri
  • ERAKUTSI
    • Erakustearen abantailak
    • Erakusketariaren profila
    • Erakusketaria izan nahi dut
    • Erakusketarien gune pribatua
    • Kontaktu interesgarriak
    • Erakusketariari oharra
  • PRENTSA
    • Albisteak
    • Harremanetan jarri

Aurreko edizioak

  1. Hasiera
  2. Informazioa
  3. Aurreko edizioak
Aurreko edizioakBEC2024-03-05T12:58:53+01:00
  • 2024

  • 2022

  • 2020

  • 2018

  • 2016

  • 2024

15.000 pertsona inguru gozatu dute Gustokoren esperientzia gastronomiko berdingabeaz

Bilbao Exhibition Centreren 3. pabiloia kalitatezko eta zero kilometroko produktuen merkatu handi bat bilakatu da hiru egunez, martxoaren 1etik 3ra, Gustoko azokaren bosgarren edizioarekin. Bi urtez behin egiten den azoka honek 220 enpresa erakusketari bildu ditu eta haien produktu-sorta zabala erakutsi ahal izan diete merkatu handi honen kaleetan barrena igaro diren 14.942 pertsonei.

Bilboko Udaleko Garapen Ekonomikorako, Merkataritzarako eta Enplegurako Zinegotziak, Xabier Ochandianok, inauguratu zuen azoka. Horrekin, hasiera eman zitzaion nekazaritza-munduan inspiratutako gastronomiara eta elikadurara bideratutako asteburuari. Kalitatea eta jatorria gisako kontzeptuak 0 kilometroarekin, ekoizpen jasangarriarekin, landa-eremuarekin edo elikagai autoktonoekin uztartuta. Horiek izan dira protagonista nagusiak.

Gustoko azokako enpresa erakusketarien dibertsitateak produktuen eskaintza aberastu du. Gainera, aurten, erakusketarako azalera % 20 handiagoa izan da. Atal honetan, nabarmena izan da beste Autonomia Erkidego ia guztietako enpresen presentzia, bereziki, Asturias, Avila, Burgos, Kantabria, Castello, Extremadura, Menorca eta Teruelgo enpresak nabarmendu dira, baina baita Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Errioxa, Cuenca, Soria, Alacant, Bartzelona, Tarragona, Cordoba, Jaen eta Malagakoak ere. Enpresa horiei esker esperientzia gastronomiko oso osatua eskaini ahal izan da, lurralde osoan dagoen sukaldaritzaren aberasgarritasunaren adierazle.

Jardueren atalean, shoccokingak, dastatzeak eta uztartzeak, aurkezpenak eta zozketak izan dira adierazgarrienak. Publiko orokorrarentzat, BMk, Fagor Professionalek eta Thermomixek babestutako Jardueren Aretoa izan da ekitaldiaren gakoetako bat. Areto horretan hainbat jarduerez gozatzeko aukera izan dute parte-hartzaileek, hala nola Bilboko Ostalaritza Eskolak (ESHBI) zuzendutako showcookingez. Sukaldean aritzeko teknika berriak ikasteko eta zapore berdingabeak deskubritzeko aukera izan zuten bisitariek jarduera horietan. Hala, jakin-minik handiena zuten pertsonek txakolinarekin eta Idiazabal gaztarekin osatutako Basque Wine dastatzea egiteko aukera izan zuten Mikel Garaizabalekin; bestalde, Alakranaren hegaluzea prestatzen ikasteko aukera izan zuten, ozpinetako tipula morearekin, Baena jatorri-deiturako oliba-olio birjin estrarekin egindako arrokekin, JR baratxuri beltzarekin egindako kremarekin eta La Calandina oliba beltzezko bizkotxoarekin lagunduta, besteak beste.

Bestalde, Txosna eta Piknik Eremuaren moduko atsedenlekuak elkartzeko guneak izan dira eta lehen mailako Eusko Label produktuez gozatzeko eta standetan erositakoa lasai dastatzeko aukera izan dute bertan parte-hartzaileek. Txikienek, aldiz, jolas-jarduerez gozatzeko aukera izan zuten; besteak beste, Hazik antolatutako haurrentzako antzerkiez edo beUp BEC ludotekaz. Hori guztia askotariko animazioarekin: joaldunak, trikitilariak, Mungiako Udalak antolatutako kalejira edo Basquebeer eszenatokia. Jarduera horiei guztiei esker, jai-giroz eta alaitasunez bete zen pabilioia.

Gustoko publiko orokorrari zein profesionalei bideratutako azoka da. Ostiral goiza profesionalen sektorearentzat soilik izan zen. Dastatze libre pribatuak egin ziren eta Alderantzizko Misio bat ere izan zen, erakusketarien eta erosleen ordezkarien arteko bilerekin. Hainbat jatorritako ordezkaritzak izan ziren bertan, hala nola Andaluziakoak, Aragoikoak, Kataluniakoak, Euskadikoak, Errioxakoak, Lituaniakoak, Madrilgoak, Nafarroakoak edo Erresuma Batukoak.

Erronka Garbia zigilua jaso du Gustoko azokaren aurtengo edizioak, ingurumenarekiko duen konpromisoagatik. Hala, ziurtagiria lortu ahal izateko, antolakuntzak plan bat aplikatu du, honakoetarako: hondakinak kontatu eta murrizteko, eta horien gaikako-bilketa sustatzeko; modu eraginkorragoan argiztatu eta klimatizatzeko; standetako energia-kontsumoa murrizteko; eta gai horien inguruko sentsibilizazio-mezu orokorrak aktibatzeko, besteak beste. Diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak integratzen dituzten ekitaldiak aitortzen ditu Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak ematen duen Erronka Garbia ziurtagiriak.

2024ko Gustoko azokak honako hauen laguntza du: Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Ostalaritza Elkartea eta Hazi. 2026an itzuliko da ekitaldi hau Bilbao Exhibition Centrera, seigarren edizioan.

  • 2022

Ia 15.000 pertsonak gozatu dute Gustokon, topaketa gastronomiko paregabe eta zaratatsuan

Hiru egunez, Bilbao Exhibition Centreko 1. pabiloia hornidura-azoka dinamiko bilakatu da, Gustokoren laugarren edizioa egin baitute bertan. Bi urtetik behin egiten da azoka hau. 240 enpresa erakusketarik parte hartu dute, eta kalitate handiko eskaintza zabala erakutsi diete nekazaritza arloko azoka honen kaleetan hiru egunez ibili diren 14.784 pertsonei. Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika sailburuordea, izan zen Gustoko azokaren inaugurazioaren buru.

Produktu autoktonokoak, bertakoak eta jasangarriak, Jatorri Deitura edo Identifikazio Geografiko Babestua dutenak, izan dira, zalantzarik gabe, asteburu honetako protagonista nagusiak. Produktu horiek, artisauak eta gertukoak, atzean dagoen lehengaiak merezi duen arreta guztiarekin daude eginak. Hala, Andaluziako olioek, Gaztelako tomateek, euskal gozoek, Portugalgo likoreek… onarpen handia izan dute bisitarien aldetik. Azokak iraun duen hiru egunetan zehar giro oso aktiboa sortu dute bisitariek.

Halaber, aurten ere, txosnak oso harrera ona izan du. Bertan, azokara joan zirenek atseden hartzeko aukera izan zuten, kalitate goreneko Eusko Label produktuak dastatzen zituzten bitartean. Pabiloiaren hainbat puntutan jarritako piknik eremuak ere bete-beteta egon dira ekitaldiaren hiru egunetan zehar. Standetan erositako produktuak probatzeko aukera izan zuen publikoak eremu horietan. Gainera, beUP BECek kudeatutako ludoteka-zerbitzuan, kirol anitzez, aurpegiak margotzeaz, jolas-jarduerez edo joko ezagunez gozatzeko aukera izan zuten etxeko txikienek, helduek ekitaldi gastronomiko honetan paseatzen eta gozatzen zuten bitartean.

Profesionalei zein publiko orokorrari zuzenduta egon da Gustoko. Hala, profesionalentzat dastatze libre pribatuak antolatu dira, eta Makrok babestu du espazio hori. Alderantzizko Misioa ere antolatu da, non erakukestariek eta erosleen ordezkariek bilerak egin ahal izan zituzten.

Publiko orokorrari irekitako programazioari dagokionez, hainbat jarduera antolatu dituzte, hala nola dastatzeak eta uztartzeak, aurkezpenak, produktuen salmenta zuzena eta zozketak. Hain zuzen ere, pabiloian jarritako jarduera-aretoak harrera ona izan zuen. Hala, ikusmira handiena zutenek aukera izan zuten, esaterako, gazta asturiarren, Cangaseko ardoen, sagardo asturiarren edo Kantabriako jaki amaigabeen dastatze-uztartze batez gozatzeko; era berean, Baenako Jatorri Deitura zuen olioarekin Kordobako salmorejoa prestatzeko teknika findu zuten Mikel Garaizabalen eskutik, eta Bizkaiko, Getariako eta Arabako txakolina dastatu zuten Idiazabal gaztarekin, Euskal Ogiarekin, gatzarekin eta Arabar Errioxako olioarekin. Sagardoaren edo garagardoaren zaleek ere izan zuten haien lekua; izan ere, Basque Beer garagardoak edo Euskal Sagardoa probatzeko aukera izan zuten, Label Gaztekin eta Euskal Ogiarekin uztartuta, beste jarduera batzuen artean.

Honako hauen laguntza izan du Gustoko 2022k: Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Ostalaritza Elkartea, Bizkaiko Landa Garapenerako Elkarteak eta Hazi. 2024an itzuliko da ekitaldi hau Bilbao Exhibition Centrera, bosgarren edizioan.

Gustoko azokaren egun berberetan, Outleta ere egin dute Bilbao Exhibition Centren. Ia 37.000 pertsona joan dira bertara, BECeko 2. pabiloian salgai jarri zituzten marka ugaritako eskaintzarik onenen bila.

  • 2020

Gustoko azokak nekazaritza-festa handia ospatu du BEC-en

Lehiaketa gastronomikoa, euskal Slow Food komunitateak senidetzeko ospakizuna eta sektoreko sari-banaketa, ekitaldi nabarmenenak

Hiru egunez, Bilbao Exhibition Centre-ko 1. pabiloia elikagai-merkatu handi bihurtu da Gustoko azokaren hirugarren edizioa dela eta. Bi urtean behingo topaketak ekoizleen konfiantza irabazi du (300 baino gehiago bertaratu dira), baita bisitariena ere, 12.000 pertsona inguru ibili baitira azoka honen kaleetatik, nekazaritza-munduaren omenaldi handi bilakatu dena.

Bertako produktu jasangarrien eskaintza zabala egon da, Jatorri-deiturako edo Adierazpen Geografiko Babestuko produktuak barne. Andaluziako olioak, Gaztelako tomateak, Euskal gozokiak, Portugaleko likoreak… Aurten ere, Eusko Label produktuak dituen txosnak arrakasta handia izan du, haurtzaindegi-zerbitzuak eta hezkuntza-guneak izan duten harrera onaren parekoa. Show cooking-eko gunean ia beti egon da eskegita “Beteta” dioen kartela eta kultur-etxean hainbat sukaldaritza-erakusketa eta dibulgaziozko hitzaldi zientifiko interesgarri gauzatu dira. Gustoko-ren inaugurazioa Bittor Oroz-en eskutik izan zen, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea.

Azokaren hirugarren edizio honen ekitaldi nabarmenen artean I. Gustoko Lehiaketa Gastronomikoaren ospakizuna azpimarratu beharra dago, porrusalda bat egitean zetzana. Lehiaketa larunbat goizean izan zen eta 17 kazola aurkeztu zituzten beste hainbat koadrilek hartu zuten parte. Epaimahaiak, Aitor Elizegiren partaidetzarekin, ez zuen lan erraza izan baina, azkenean, lehen saria Laukizetik etorritako taldeari eman zion. Txapelketak Makilaren Kofradia-ren antolakuntza izan zuen. Trofeoak eta sariak eskudirutan egon ziren lehenengo sei sailkatuentzat eta seigarren postutik hamargarrenera trofeoak jaso zituzten.

Bestalde, Slow Food mugimenduak protagonismoa partekatu zuen larunbat goizean: Gustoko bezalako azokaren ospakizuna aprobetxatu zen Slow Food mugimenduko komunitate berriak aurkezteko, hala nola Bilbao Ostalaritza Goi Eskola (ESHBI) eta Bizkaiko Makila Ohiko Euskal Sukaldaritzaren Alde, besteak beste. Slow Food komunitateen proiektua nazioarteko mugimenduaren apustu bat da, ohiko “convivium”-en aurrean. Ekitaldia komunitate hauen eta hiru lurralde historikoak ordezkatzen zituzten Euskal ekoizleen arteko senidetzea ospatzeko ere balio izan zuen.

Horrekin batera, igande goizean Euskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademiak emandako sektoreko sari-banaketa gauzatu zen, Makilaren Kofradia, ESHBI eta BECen lankidetzarekin. Kategoria ezberdinetako hamabi sarituen artean hauek nabarmentzen dira: Ibilbide profesionalaren saria Kepa Freirerentzat, Berrikuntzaren saria Gaxen Ortuzarentzat, Ekoizle gaztearen saria Zuriñe Suárezentzat (Askibel gaztandegia) eta Jardunbide egokiekin konprometitutako animalia-ekoizlearen saria Miguel Ángel García Diegorentzat (Laudioko hiltegia). Gustoko 2020ko Sariaren accesita Echebastar enpresa bermeotarrarentzat eta Mungiako Udalarentzat izan zen.

  • 2018

Gustokoren bigarren edizioak 16.000 bisitaritik gora batu ditu BECen

GUSTOKO, martxoaren 2 eta 4 bitartean Bilbao Exhibition Centre-n egindako azokak 16.220 bisitari hartu ditu, hau da, 2016ko otsaileko lehenengo edizioan baino % 26 gehiago.

Aipatu beharra dago hainbat bisitari profesional aurkeztutako produktuak banatzeko merkataritzako harremanak egiteko asmoz hurbildu zirela azokara, eta baita merkataritza espezializatuko zein merkataritza-gune handien eta banatzaileen erosketa-zentralen hautatutako 35 eroslek eratutako ordezkaritzak ere hartu zuela parte, zeinak Alderantzizko Misioa programan parte hartu duten, erakusketariei elkarrizketak eta dastatze libreak  eskaintzen zituena. Alderantzizko Misioan parte hartu duten enpresa parte-hartzaile erosle gehienak Euskaditik, Madrildik, Bartzelonatik, Zaragozatik, Balearretatik, Nafarroatik, Leonetik, Gironatik eta Kordobatik etorri ziren.

Gustoko 2018 azokak, Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburuak inauguratutakoa, 300 ekoizletik gora hartu zituen (aurreko edizioan baino % 50 gehiago), itsasoko eta lurreko elikagaiekin lotutako enpresa txiki fabrikatzaile eta erakundeak, hainbat Autonomia Erkidegotik etorriak, besteak beste, Euskadi, Kantabria, Asturias, 2 Gaztelak (Avila eta Burgos gehienbat), Extremadura, Katalunia, Errioxa, Murtzia, Galizia, Andaluzia, Aragoi, Nafarroa eta Valentzia.

Bestetik, eta standetan burututako salmentez gain, non bisitariek saltzen ziren produktuak dastatu eta erosteko aukera izan zuten, gehienak ohiko salmenta-guneetan saltzen ez direnak, azokak kultura jarduera anitzeko guztientzako programa zabala eskaini zuen. Hauek izan ziren, besteak beste, barne hartu zituen jarduerak: artisautza-produktuen aurkezpenak (torneaketa eta zura lantzea, forja, eltzegintza, euskal pilotaren fabrikazioa…), “kalejira”-k Folklore tradizionaleko hainbat talderekin, Show Cooking-eko 21 saio ESBHIk zuzenduta, hiru egunetan, Euskadi ziurtagiriko pintxoak eta edariak dastatzeko txosna, piknik zonak eta lurraldeko turismoari eskainitako gunea, gastronomia eta elikadurarekin lotutako eskaintza bistaratzeko, landa-ostatuko eskaintza zabalaz gain.

Gainera, hezkuntzarako gunea eta haurtzaindegia ere egon zen. Bertan, gerturatutako haurrek hainbat jarduera eta joko burutu zituzten, elikadurarekin eta ikasketarekin lotuta.

  • 2016

Gustoko feriako lehenengo edizioak 13.000 bisitari inguru batu zituen

Azokara hurbildu ziren pertsonak artisau eta biologiko diren hainbat produktuekin gozatzeko aukera izan zuten

Nahiz eta asteburu osoan euria jausi arren, Gustoko feriak, otsailaren 12tik 14ra BECen ospatu zena, 12.919 bisitari izan zituen, ohiko distribuzio kanaletan aurkitzen ez diren produktuak dastatzeko aukera izan zituztenak.

Gainera, nabarmendu behar dira azokara hurbildu ziren mila profesional inguru, 976 hain zuzen ere, aurkeztutako produktuen distribuziorako kontaktu komertzialak egiteko helburuarekin joan zirenak. Profesionalen %81a Euskal Autonomi Erkidegotik etorri zen, eta, gainerakoak, Kantabria, Gaztela-Lehoi, Nafarroa, Katalunia, Asturias, Errioxa, Aragoi, Galizia, Madril, Valentziar Erkidego, Balearrak, Murtzia, Extremadura, Andaluzia eta Frantziatik etorri ziren.

Gustoko Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Kontseilariordeak inauguratu zuen, Jean Pierre Raynaud Akitaniako lehendakariordea eta Gianni Fava Lombardiako Nekazaritza Kontseilariarekin batera. Bertan, 235 erakusketari egon ziren, Gaztela-Lehoi, Gaztela-Mantxa, Galizia, Asturias, Andaluzia, Aragoi, Valentzia, Errioxa, Madril, Katalunia, Nafarroa eta Euskal Autonomi Erkidegoetatik eta Akitania (Frantzia) eta Lombardia (Italia) lurraldeetatik etorritakoak, azken hau lurralde gonbidatu bezala.

Bestalde, azokak ardo, gazta, Alaskako izokin, Kantauri Itsasoko antxoak, urdaiazpiko, ostrak eta beste hainbat dastatzeak izan zituen, tailerrak eta emanaldi musikalez gain. Horrez gain, Gustoko BEER azokaren lehenengo edizioa ospatu zen, non feriako egun bakoitzean garagardo desberdin bat ekoiztu baitzen.

Nabarmentzekoa da baita ere hezkuntza gunea, non hainbat neska eta mutilek elikadura eta ikaskuntzarekin erlazionatuta zeuden zenbait ekintza burutu zituzten. Aipatu behar da ere Nekaturrek bultzatutako lurraldeko turismo eta landa ostatuaren eremua, non bisitariek elikadura eta gastronomiarekin zerikusia zuen eskaintza turistikoaz gozatzeko aukera izan baitzuten.

Ajustes

Pribatutasun doikuntzak

Erabaki zein cookie baimendu nahi dituzun. Doikuntza hauek edozein momentutan alda ditzakezu. Hala ere, honek eragin dezake zenbait funtzio erabilgarri ez egotea. Cookieak ezabatzeari buruzko informazioa eskuratzeko, kontsultatu zure nabigatzailearen laguntza atala.

Informazio gehiago erabiltzen ditugun cookieen inguruan

Korritze barrarekin cookie mota bakoitza gaitu edo desgaitu daiteke:

  • Block all
  • Essential
  • Analytics
  • Advertising

Webgune honek baimenduko du:

  • Zein cookie-taldea onartu zenuen gogoratzea

Webgune honek ez du baimenduko:

  • Oinarrizkoa: cookie baimenen konfigurazioa gogoratzea
  • Oinarrizkoa: saioko cookieak erabiltzea
  • Oinarrizkoa: galdetegietan adierazitako informazioa biltzea
  • Oinarrizkoa: hautatutako hizkuntza gogoratzea
  • Analitikoa: ikusitako orrien eta izandako interakzioen jarraipena egitea
  • Analitikoa: kokalekuaren eta eskualdearen jarraipena egitea IP zenbakiaren arabera
  • Analitikoa: orri bakoitzean emandako denboraren jarraipena egitea
  • Analitikoa: funtzio estatistikoen datuen kalitatea areagotzea
  • Publizitatea: informazioa eta publizitatea zure interesetara egokitzea
  • Publizitatea: erabiltzaileak webgunera egindako bisitaldien inguruko datu anonimoak biltzea
  • Publizitatea: iragarkiren bat ikusi edo bertan sakatu duten bisitariak modu anonimoan identifikatzea
  • Publizitatea: gailua eta nabigatzailea identifikatzea errendimendua neurtu ahal izateko.

Webgune honek baimenduko du:

  • Esencial: Recordar su configuración de permiso de cookie
  • Esencial: Permitir cookies de sesión
  • Esencial: Reunir la información que ingresa en los formularios
  • Esencial: Recordar la versión de idioma que seleccionaste

Gorde eta itxi
  • Legezko oharra
  • Pribatutasunerako politika
  • Cookie politika
  • Webgunearen mapa
  • Cookie-ak konfiguratu
BILBAO EXHIBITION CENTRE | Ronda de Azkue 1, 48902 Barakaldo | Tel: +34 94 404 00 00 | NIF: ES A95135984 | [email protected]
InstagramFacebookXLinkedInYouTube
Page load link

Cookieen oharra

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zerbitzua hobetzeko eta nabigazio ohituren inguruko informazio estatistikoa lortzeko helburuekin. “Onartu” botoia sakatzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen duzula ulertuko da.
Onartu
Ukatu
Informazio gehiago
Editatu doikuntzak
Cookie Box Settings

Go to Top