Pribatutasunerako politika

Pribatutasunerako politika2023-11-10T13:50:25+01:00

BEC-eko webgunearen pribatutasunerako politika

  1. Bildutako datuak
  2. Erantzulea
  3. Tratamenduaren xedeak
  4. Jakinarazpenak
  5. Oinarri juridikoa eta atxikitzea
  6. Erabiltzaileen eskubideak

1. Bildutako datuak

  • Arakatze soila. Bilbao Exhibition Centre, S.A. (“BEC”)-eko webgune hau (“Webgunea”) bisitatu eta arakatze soilagatik ez da erregistratzen erabiltzaileak (“Erabiltzaileak” edo, banaka, “Erabiltzailea”) izenez identifikatzeko aukera ematen duen daturik. Hala ere, bada BEC-eko sistemetan grabatuta geratzen den informazioa (adibidez, internet arakatzaile mota, sistema eragilea, webgunearen orrietara sartzeko erabiltzen den IP helbidea) Erabiltzailearen arakatzea eta webgunea bera hobetzeko xedearekin. Era berean, Webguneak cookie-ak eta antzeko teknologiak erabili ditzake, beti ere Erabiltzaileak Cookie Politika onartu badu.
  • Datuak eskatzen duten eduki edo zerbitzuetako sarbidea. Aurrekoaren kalterik gabe, informazio zehatz batzuk ikusi ahal izateko edo Webgunearen zenbait zerbitzu edo eduki erabili ahal izateko, BEC-ek Erabiltzaileari izaera pertsonaleko zenbait datu eskatu diezaioke —datu hauek, funtsean, izena, abizenak, helbide elektronikoa, enpresa, kargua, helbidea edo posta kodea eta harreman profesionalerako datuak izan daitezke—. Kasu hauetan, BEC-ek Erabiltzaileari bere datuen tratamendua egin baino lehen beharrezko informazioa emango dio.

2. Erantzulea

BEC, egoitza Azkue Ingurabidea 1, 48902, Ansio-Barakaldon duena, Erabiltzaileak Webgunean sartzeagatik edo hau erabiltzeagatik edo arakatzeagatik biltzen edo sortzen diren datuen tratamenduaren eta Webgune beraren kontrolaren erantzule da.

3. Tratamenduaren xedeak

Erabiltzaileek espresuki edo haien onespenaren bidez egiten dituzten informazio edo zerbitzuen eskabideak kudeatzeaz gain, BEC-ek helburu hauekin sortu edo bildutako informazioa erabiltzeko interes legitimo enpresariala dauka:

  • Webgunearen hobekuntza, bere kudeaketa eta bere segurtasuna,
  • Webgunearen erabilera eta garrantzia neurtzeko ikerketak egitea, anonimizatutako informazioaren bidez bada ere, eta
  • aplikagarria den araudiak baimentzen duenean, Erabiltzaileei BEC-ek kudeatzen duen azoka-gunearen eremuan egiten diren azoka-jardueren – jarduerak, edukiak eta zerbitzuak – berri ematea.

4. Jakinarazpenak

Orokorrean, datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, kasua balitz, eskudunak diren autoritate eskudunei, haien funtzioen betetzean, salbu (eta Webgunearen atal espezifikoetan emandako informazioan honi buruz ezar daitekeena salbu). Salbuespen gisa, Webguneak hirugarren konpainien cookie-ak erabili ditzake, Cookie Politikaren arabera eta Erabiltzailearen onespenarekin.

Gure zerbitzu edo informatika sistema hornitzaileren bat EBtik kanpo kokatuta balego, BEC-ek, datuen kudeaketa egokia bermatzeko aurreikusitako arautegiaren arabera, aplikagarriak diren berme guztiak hartuko ditu.

5. Oinarri juridikoa eta atxikitzea

BEC-ek Erabiltzaileen datuak tratatzeko baimena dauka oinarri juridiko hauei esker:

  • Webgunearen Erabiltzaileen borondatezko sarrera eta arakatzea,
  • Erabiltzaileek informazioa edo eduki edo zerbitzu batzuk eskatu izana;
  • BEC-ek lege betebeharrak bete izana,
  • Webgunea eta bere segurtasuna hobetzeko interes legitimoa, eta baita Webgunearen funtzionamenduari eta erabilerari buruzko analisiak eta ikerketak burutzea ere, eta
  • Erabiltzaileak onartzen badu edo BEC-en interes legitimo enpresariala aplikagarria bada, BEC-ek kudeatzen duen azoka-gunearen eremuan egiten diren azoka-jardueren – jarduerak, edukiak eta zerbitzuak – berri ematea.
  • Datuak gordeko dira Erabiltzaileek eskatutako zerbitzu edo edukietatik eratorritako kontratu betebeharrek dirauten bitartean eta, geroago, hauek gordetzea eskatzen duten lege edo kontratu erantzukizunak desagertzen diren arte (adib. datuen babesari edo zibersegurtasunari buruzko arauditik eratorritako balizko erantzukizunak desagertzen diren arte). Azoka-jarduerarekin lotutako informazioa emateko helburuarekin biltzen diren datuen kasuan, hauek mantendu ahal izango dira, Erabiltzaileak, bere eskura jartzen den edozein bideren (doakoa eta erraza) bidez, informazio hori jasotzearen aurka egiten ez duen bitartean.

6. Erabiltzaileen eskubideak

Erabiltzaileak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamenduari aurka egiteko, tratamendua mugatzeko, emandako baimena baliogabetzeko (kasua balitz) edo datuen mugikortasuna eskatzeko eskubidea izango du, dagokienean, BEC-ren ardurapean dagoen tratamenduari dagokionean, [[email protected]]-ra edo BEC-en egoitza sozialera (Datuen Babeserako Sailera zuzendua) zuzendutako idatzi baten bidez (bere nortasuna egiaztatuz).

Era berean, Erabiltzaileak datuen babeserako gaietan dagokion kontrol-agintaritzara zuzendutako erreklamazio bat aurkezteko eskubidea du. (normalean, aipaturiko agintaritza Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa da − informazio gehiago: www.aepd.es).

Go to Top