Standa 2024: 3 / D-04

LUMAGORRI

LUMAGORRI
ZABALEGI ALDEA S/N
20214 ZERAIN, GIPUZKOA (España)
Telefonoa: 943800100
Faxa: 943801556
Web-gunea: http://www.lumagorri.com

Deskripzioa

Euskal sukaldaritza tradizionalean hain preziatua izan den eta oraindik ere baden Baserriko Oilaskoa berreskuratu nahiean elkartu ginen 10 baserritar, gure belardietan LumaGorri Baserriko Oilaskoa, betiko eran hazteko ilusioarekin. Honela sortu genuen, 1993an Lumagorri S.L. Euskal nekazaritzaren bizi iraupenerako jarduera osagarriak garatzeko helburuarekin.

Kontsumitzaileari, kalitate goreneko Baserriko Oilaskoa eskaintzen diogu. Ereiten, hazten, eta jaten duguna garelako. Bioaniztasuna babesten saiatzen gara, nekazaritza osasuntsuaren aldeko apustua eginez, animaliaren ongizatea eta baserritarren bizi-kalitatea lehenetsiz. 

Euskal baserritarrek, 42 ekoizle hiru probintziatan gaur egun, ustiategi txikietan eta inguruko larre berdeetan aske hazten ditugu LumaGorri oilaskoak, landagarapena eta emakumea nekazaritza arloan integratzea bultzatuz. Lumagorriren hazkuntza eredua bakarra da, ingurumenarekiko jasangarritasuna eta naturarekiko errespetuan oinarrituz.

Lumagorri, S.L.ren egoitza nagusia Zerainen (Gipuzkoa) dago. Instalazio guztiak erabat artisau erakoak dira. Instalazio hauek Europako Batasunak homologatuak daude eta guztiz bermatzen dute kalitatearen, osasunaren eta higienearen kontrol zorrotza.

Produktuen kategoriak

  • EKOIZLEAK / PRODUKTU GALKORRAK / HARAGI ETA HESTEBESTEAK

Sakatu produktuaren izenean xehetasunak eta deskribapena ikusi ahal izateko.

BASERRIKO OILASKOA

BASERRIKO OILASKOA

Baserriko Oilaskoa Eusko Labelarekin Belardian aske hazitakoa Hazkuntza 81 egun gutxienez Zerealetan oinarritutako elikadura (Artoa %60, belarra eta beste zereal batzuk)

Imprimatxeko datuak aukeratu Guztia Informazioa Produktuak Markak Berriak