Eroski Fundazioa

Eroski Taldeko eta Eroski Fundazioko arduradunek lankidetza-hitzarmena sinatu dute GUSTOKOrekin. Hitzarmenaren xedea bertako produktuekin lan egiten duen eta bere prozesuetan tradizioa eta jatorria mantentzen duen lehen sektorearentzat laguntza bilatzea da. Horretarako, Eroskik GUSTOKO sustatuko du eta azken kontsumitzailearen traktore izango da bere Zentroetan, baita Eroski Club kontsumitzaileen fidelizazio-txartelaren bidez ere. Gainera, Taldeko erosketa-arduradunek profesionalei zuzendutako ekintza ezberdinetan parte hartuko dute:

  • Bilera pertsonalizatuetan erakusketariekin Alderantzizko Misioaren bidez (B2b).
  • Produktu-dastatze esklusiboetan.
  • Azokaren erakusketa-eremurako bisitan.
2016-01-08T11:05:13+01:00