Gustoko 2016

Otsailaren 12tik 14ra Bilbao Exhibition Centrek Gustoko feria aurkeztuko du, kalitatearen oinarrietan, produkzio jasangarrian, artisau jatorrian eta elaborazio eta dastatzearen aldeko estimuan oinarrituta dagoen azoka.

Hiru egunetan zehar, BEC herri batean bihurtuko da, bere kultur etxearekin, hezkuntza gunearekin eta haurtzaindegiarekin, tabernarekin, txosnarekin, terrazarekin, plazarekin eta eszenatokiarekin. 235 erakusketariek, Gaztela-Lehoi, Gaztela-Mantxa, Galizia, Asturias, Andaluzia, Aragoi, Valentzia, Errioxa, Madril, Katalunia, Nafarroa eta Euskadi autonomi erkidegoetatik eta Akitania (Frantzia) eta Lombardia (Italia) lurraldeetatik etorritakoak, azken hau lurralde gonbidatu bezala, beraien produktuak aurkeztu eta publikoarentzako dastatzeak antolatuko dituzte.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako Kontseilaria izango da Gustoko 2016 azokari hasiera emango diona. Bertan, kafe eta artisau-garagardoaren inguruko dastatzeak eta dibulgazio ekintzak, txakoli, Rias Baixas eta Arabar Errioxako ardo zertifikatuen dastatzeak eta Pirinio eta Santiago Bideko gazten kontsumizioak, baita ekitaldi honek jarraitzen duen filosofiarekin zerikusia duten produktuen aurkezpenak ere egingo dira. Nabarmentzekoa da baita ere hurrengo produktu hauen presentzia: Alaskako izokin basatia, Kantauri Itsasoko ostrak, arrainak eta itsaskiak, olioak, iberikoak, haragi-produktuak, ongailu eta gozagarriak, ortu eta baserriko produktuak, ogiak, gozogintza, artisau garagardoak, ardoak, gaztak eta esnekiak, txarkuteria, Lombardia eta Aquitaniako produktuak…

Azpimarratu behar da baita ere Gustoko eta Basquebeerren arteko kolaborazioa. Honi esker, “Gustoko Beer” artisau-garagardoko azokaren lehenengo edizioa antolatuko dute, non azokak irauten duen egun bakoitzean garagardo desberdin bat ekoiztuko baita, artisau balioak errespetatuz. Gainera, gune honetan Cafés Baquéren “Coffee Truck” bat egongo da eta, bertan, mota desberdinetako jatorrizko kafeak dastatuko dira, bisitarientzako dohaineko erakusgaiak ekoizteaz gain.

Beste alde batean, Gustokok hainbat motatako eskaintza kulturala eskainiko du, esaterako, artisau-produktuen erakustaldiak (forja, harria, egurra, beira, buztingintza eta saskigintza) eta folklorea, Label pintxoak eta kalitate ziurtatua duten edariak dastatzeko txosna bat, baita gastronomia-turismoko parke bat ere, lurralde bakoitzeko gastronomia eta elikadurarekin erlazionatuta dagoen eskaintza aurkezteko helburuarekin. Gainera, Nekaturrek lurralde turismo eta landa-ostatuko gune bat muntatuko du azokan eta, horrez gain, baserri-helmuga batean bi gau igarotzeko zozketa antolatuko du.

Nabarmendu behar dira baita ere antolatuko diren ekintzak, esaterako, “Que no te den gato por liebre: Taller-degustación sobre etiquetado de alimentos ecológicos” tailerra eta “El sello Microviña, una herramienta para el Ecosistema Empresarial Rural” izeneko konferentzia-hitzaldia, Microviñas Valenciak antolatzen duena.

Aipatutako guztiaz gain, asteburuan zehar ekintza kultural desberdinak antolatuko dira, esate baterako, Aquitaniako Hankaluze taldeko eta Portugaleteko Orfeoiko emanaldiak, euskal dantzen ikuskizun batez gain.

Bestalde, bisitari orokorrek azokako produktuak erosteaz eta dastatzeaz gain,  Gustokok hainbat bisitari profesional hartuko ditu, bai nazionalak baita atzerritarrak ere. Profesional hauek erakusketariekin harremanetan jartzeko tokiak beraien aukera izango dituzte. Honen adibide dira B2B izeneko elkarrizketa eta bisita programa, dastatze profesionalak edota Show Cooking-a, Artxandako Ostalaritza Eskolaren eskutik BECera helduko dena.

Aktibitate hauetan, parte hartzen interesa duten erakusketariek erosleekin batera bilduko dira Gustoko azokako pabiloian dagoen kafetegiaren barruan, bi parteen artean erlazio komertzialak sortzeko helburuarekin. Erosleak nagusiki Zaragoza, Bartzelona eta Madrilekoak izango dira, baina badaude ere beste probintzietakoak. Bestalde, atzerriko erosleak egongo dira baita ere, batez ere Frantziakoak.

B2B topaketez gain, publiko profesionalak 135 produktu baino gehiagoko dastatze libre batera joateko aukera izango du, azokak irauten duen hiru egunetan zehar pabiloiko kafetegian antolatuko dena. Dastatze hauek helburu komertzial garbia izango dute,  erosleek erakusketarien produktuak analizatzeko eta dastatzeko aukera izango dutelako, erlazio komertziala itxi baino lehen.

Azkenik, familientzat Gustokon igarotako denbora askoz erakargarriagoa izateko, edoskitze, aldaketa eta jantoki guneak egongo dira 0 eta 5 urteren arteko umeentzat, non gaituak diren langileak umeak zainduko baitituzte. Eta, ekimen hau indartzeko, azokak elikadurarekin erlazionatuta dagoen programa bat eskainiko du bere hezkuntza gunearen barruan, 6 eta 14 urteren arteko umeentzat.

Ekimen honek Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udaletxearen babesa du.

Sarreren prezioa 3 euro izango dira. 13 urte arteko neska-mutilak, biak barne, dohainik sartu ahal izango dira. https://gustoko.bilbaoexhibitioncentre.com/eu/ estekan sartuz gero, euro bateko deskontu flyerra deskargatzeko aukera izango duzu, beste eskaintzekin pilatzen ez dena.

Horrez gain, profesionalek dohaineko sarrera izango dute akreditazioa eginez gero eta, gainera, Gustokok beraien laguntzaileentzako bi gonbidapen eskainiko dizkie.

Bisita ordutegia:

11etatik 21era arte (ostirala eta larunbata)

11etatik 19tara arte (igandea)

 

 

-ek idatzirik|2016-02-10T11:44:44+01:0010 de otsaila de 2016|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top