Gustoko 2020ko martxoan itzuliko da bertako ekoizpen jasangarriaren eta kalitatezkoaren azoka erreferente gisa

BEC azoka erakusleihoa izango da jatorriekin konprometituta dauden ekoizleentzat eta artisauentzat

Slow food, landa-ingurunea, ekoizpen jasangarria edo bertako elikagaiak kalitatearekin elkartzen direnean, arrakasta ziurtatzen da. Horrez gain, jatorriarekin konpromisoa duten ekoizle horiek erakusleiho bat badute haien lana munduari erakusteko, bete da helburua. Horiek dira GUSTOKO azoka sortu zeneko premisak, elikagaien eta produktu gastronomikoen azoka,  dagoeneko nekazaritza arloan erreferente bihurtu dena. Bi urtean behin Bilbao Exhibition Centre-n egiten den topaketa honek 2020ko martxoaren 6tik 8ra bitartean du hitzordua.

GUSTOKOk produktuen dastatzea eta salmenta zuzena edukiko du, eta baita jendeari, oro har, zein profesionalei zuzendutako hainbat jarduera ere. Zentzu horretan, 2020ko ediziorako, dastaketak eta uztartzeak antolatzen ari da, erakusketa-guneko produktuekin showcooking batez gain, besteak beste. Gainera, txosna bat, turismo gastronomiko eta landako gunea, eta kultura etxe bat ere egongo dira, non azoka honek defendatzen dituen jasangarritasun eta tokiko ekoizpen kontzeptuekin lotutako hainbat artisautza-erakusketa eta aurkezpen egingo diren. Guneei dagokienez, haurrei zuzendutako hezkuntza-gunea, pik-nik guneak eta haurtzaindegia ere egongo dira. Profesionalentzako alderantzizko misioak eta dastaketa libreak antolatuko dira.

Hurrengoa GUSTOKOren hirugarren edizioa izango da. 2018ko bigarren edizioak 16.000 bisitari baino gehiago hartu zituen, gehienbat Euskaditik eta Akitaniatik etorriak, Kantauri itsasoko ertzekoez gain. Ekoizleei dagokienez, 300 bat, Euskaditik eta Nafarroatik etorri ziren, eta baita Burgosetik, Cadizetik, Ávilatik, Asturiasetik eta Kantabriatik ere, esaterako.

Azoka BECen ospatzen zela eta, azken edizioak Nirea Topaketa hartu zuen, lankidetza publiko-pribatuko programa, zeinaren bi helburuak sektore primarioa suspertzea eta euskal landa-eremuak eta kostaldea berpiztea diren. 2020an, Nirea berriz ere elkartuko da GUSTOKOren esparruan.

-ek idatzirik|2019-07-03T12:33:25+02:003 de uztaila de 2019|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top