Gustoko feriako lehenengo edizioak 13.000 bisitari inguru batu zituen

Azokara hurbildu ziren pertsonak artisau eta biologiko diren hainbat produktuekin gozatzeko aukera izan zuten

Nahiz eta asteburu osoan euria jausi arren, Gustoko feriak, otsailaren 12tik 14ra BECen ospatu zena, 12.919 bisitari izan zituen, ohiko distribuzio kanaletan aurkitzen ez diren produktuak dastatzeko aukera izan zituztenak.

Gainera, nabarmendu behar dira azokara hurbildu ziren mila profesional inguru, 976 hain zuzen ere, aurkeztutako produktuen distribuziorako kontaktu komertzialak egiteko helburuarekin joan zirenak. Profesionalen %81a Euskal Autonomi Erkidegotik etorri zen, eta, gainerakoak, Kantabria, Gaztela-Lehoi, Nafarroa, Katalunia, Asturias, Errioxa, Aragoi, Galizia, Madril, Valentziar Erkidego, Balearrak, Murtzia, Extremadura, Andaluzia eta Frantziatik etorri ziren.

Gustoko Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Kontseilariordeak inauguratu zuen, Jean Pierre Raynaud Akitaniako lehendakariordea eta Gianni Fava Lombardiako Nekazaritza Kontseilariarekin batera. Bertan, 235 erakusketari egon ziren, Gaztela-Lehoi, Gaztela-Mantxa, Galizia, Asturias, Andaluzia, Aragoi, Valentzia, Errioxa, Madril, Katalunia, Nafarroa eta Euskal Autonomi Erkidegoetatik eta Akitania (Frantzia) eta Lombardia (Italia) lurraldeetatik etorritakoak, azken hau lurralde gonbidatu bezala.

Bestalde, azokak ardo, gazta, Alaskako izokin, Kantauri Itsasoko antxoak, urdaiazpiko, ostrak eta beste hainbat dastatzeak izan zituen, tailerrak eta emanaldi musikalez gain. Horrez gain, Gustoko BEER azokaren lehenengo edizioa ospatu zen, non feriako egun bakoitzean garagardo desberdin bat ekoiztu baitzen.

Nabarmentzekoa da baita ere hezkuntza gunea, non hainbat neska eta mutilek elikadura eta ikaskuntzarekin erlazionatuta zeuden zenbait ekintza burutu zituzten. Aipatu behar da ere Nekaturrek bultzatutako lurraldeko turismo eta landa ostatuaren eremua, non bisitariek elikadura eta gastronomiarekin zerikusia zuen eskaintza turistikoaz gozatzeko aukera izan baitzuten.

-ek idatzirik|2016-02-15T12:42:16+01:0015 de otsaila de 2016|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top