Gustokoren bigarren edizioak 16.000 bisitaritik gora batu ditu BECen

GUSTOKO, martxoaren 2 eta 4 bitartean Bilbao Exhibition Centre-n egindako azokak 16.220 bisitari hartu ditu, hau da, 2016ko otsaileko lehenengo edizioan baino % 26 gehiago.

Aipatu beharra dago hainbat bisitari profesional aurkeztutako produktuak banatzeko merkataritzako harremanak egiteko asmoz hurbildu zirela azokara, eta baita merkataritza espezializatuko zein merkataritza-gune handien eta banatzaileen erosketa-zentralen hautatutako 35 eroslek eratutako ordezkaritzak ere hartu zuela parte, zeinak Alderantzizko Misioa programan parte hartu duten, erakusketariei elkarrizketak eta dastatze libreak  eskaintzen zituena. Alderantzizko Misioan parte hartu duten enpresa parte-hartzaile erosle gehienak Euskaditik, Madrildik, Bartzelonatik, Zaragozatik, Balearretatik, Nafarroatik, Leonetik, Gironatik eta Kordobatik etorri ziren.

Gustoko 2018 azokak, Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburuak inauguratutakoa, 300 ekoizletik gora hartu zituen (aurreko edizioan baino % 50 gehiago), itsasoko eta lurreko elikagaiekin lotutako enpresa txiki fabrikatzaile eta erakundeak, hainbat Autonomia Erkidegotik etorriak, besteak beste, Euskadi, Kantabria, Asturias, 2 Gaztelak (Avila eta Burgos gehienbat), Extremadura, Katalunia, Errioxa, Murtzia, Galizia, Andaluzia, Aragoi, Nafarroa eta Valentzia.

Bestetik, eta standetan burututako salmentez gain, non bisitariek saltzen ziren produktuak dastatu eta erosteko aukera izan zuten, gehienak ohiko salmenta-guneetan saltzen ez direnak, azokak kultura jarduera anitzeko guztientzako programa zabala eskaini zuen. Hauek izan ziren, besteak beste, barne hartu zituen jarduerak: artisautza-produktuen aurkezpenak (torneaketa eta zura lantzea, forja, eltzegintza, euskal pilotaren fabrikazioa…), “kalejira”-k Folklore tradizionaleko hainbat talderekin, Show Cooking-eko 21 saio ESBHIk zuzenduta, hiru egunetan, Euskadi ziurtagiriko pintxoak eta edariak dastatzeko txosna, piknik zonak eta lurraldeko turismoari eskainitako gunea, gastronomia eta elikadurarekin lotutako eskaintza bistaratzeko, landa-ostatuko eskaintza zabalaz gain.

Gainera, hezkuntzarako gunea eta haurtzaindegia ere egon zen. Bertan, gerturatutako haurrek hainbat jarduera eta joko burutu zituzten, elikadurarekin eta ikasketarekin lotuta.

-ek idatzirik|2018-05-17T08:52:12+02:0017 de maiatza de 2018|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top