Jatorriekin konprometitutako ekoizleen eta artisauen erakusleihoa bihurtuko da BEC Gustokorekin

Elikagaien eta gastronomiaren azoka martxoaren 1etik 3ra egingo da

 

Martxoaren 1ean, 2an, eta 3an, Bilbao Exhibition Centren Gustoko elikagaien eta gastronomiaren azoka egingo da, eta azoka-eremua haien jatorriekin konprometituta dauden ekoizleen eta artisauen erakusleiho bihurtuko da. Elikaduraren etengabeko bilakaerari erantzuteko, hitzordu hau agertoki ezin hobea da ekoizpen jasangarriaren eta prestakuntza artisauaren bidez egindako tokiko eta kalitatezko produktuak eskaintzeko.

Gustukok tokiko ekoizpenaren alde egiten du eta, horregatik, kalitatezko elikagaiekin lotura duten ekoizleak, enpresa ekoizle txikiak eta erakundeak bilduko dira bertan. Azoka amaierako kontsumitzaileei zein publiko profesionalari dago zuzenduta (ostalaritza, hornitzaileak, espezializatutako komertzio txikiak edo establezimendu handiak).

Alde horretatik, ostiralean, martxoaren 1ean, 10:00etatik 14:00etara publiko profesionalarentzat bakarrik egongo da azoka zabalik. Horrez gain, profil horretako pertsonak dastatze esklusiboen eremura sartu ahal izango dira eta erakusketarien arteko bilerak eduki ahal izango dituzte. Ildo beretik, Gustukon erosleen Hosted Buyers’ Programme programa izango da oraingoan ere, eta kanal gourmetetatik, hoteletatik, espezializatutako dendetatik edo establezimendu handietatik datozen erosleen presentzia bermatua egongo da. Zalantzarik gabe, interes handiko profilak dira enpresa erakusketarientzat, dagoeneko hitzartutako elkarrizketak izan ditzaketelako.

Aipatutako bereizgarri profesionala duen arren, azokaren hiru egunetan zehar, parte-hartzaile guztiek dastatzeak eta uztartzeak, erakusketarien eremuko produktuekin egindako showcookingak edo Gustukoren filosofiarekin bat egiten duten proiektuen aurkezpenetan parte hartu ahal izango dute, beste jarduera batzuen artean. Halaber, azokan produktuen dastatzeak eta zuzeneko salmentak izango dira, eta bestelako topaketa bat eta 0 km-ren eta produktu artisauen aldeko apustua egiten duen benetako kultur proiektua izango da, ekoizleak lurraldearekin eta gizartearekin lotzeko.

-ek idatzirik|2023-09-18T11:59:36+02:0018 de iraila de 2023|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top