2018ko Ostalaritza Sari Nazionalak eman dira

Espainiako Ostalaritza Federazioak (Fehr) urtero Ostalaritzako Sari Nazionalak banatzen ditu sektoreko enpresa eta pertsona ospetsuen artean, ostalaritzako enpresariek haien bezeroak asebetetzeko egiten duten esfortzua aitortzeko, bai eta haien berrikuntza, erantzukizun sozial eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoa aitortzeko ere.

Hamabigarren edizio honen sarituak hauek dira:

Saria ostalari enpresariari: Jose María Ruíz Benito-Jose María Jatetxea (Segovia).

“Ostalaritza munduan egindako enpresa-karrera handia dela eta, eta Segoviako gastronomiaren adierazle onenetako bat izateagatik. Haren jatetxea gaur egungo gustura eramandako sukaldaritza tradizionalaren eredu da”.

Saria Ostalaritza-Enpresari: Comess Group konpainia.

Espainiako konpainiak, sektorean esposizio zabala duenak, gaur egun 350 establezimendu baino gehiago ditu Europako 13 herrialdetan banatuta.

Saria erantzukizun sozialarekin konprometitutako Ostalaritza-Enpresari: PlenEat (Madril)

“Proposamen osasungarri bat eskaintzeko esfortzuagatik orain arte posibilitate hau aztertu ez zen tokietan: Enpresa-Jantoki eta Catering-Zerbitzu %100 ekologikoak”.

Saria desgaitasuna duten pertsonekin konprometitutako Ostalaritza-Enpresari: Esplore Jatetxea (Madril)

“Desgaitasun ezberdinak dituzten pertsonei egokitutako gune gastronomiko bat sortzeagatik enplegu-zentro berezi baten bidez”.

Saria berrikuntzan nabarmendutako Ostalaritza-Enpresari: “El Carmen de Montesión” Jatetxea (Toledo)

Iván Cerdeño-ren, Michelín izar bat duen chef-aren, “El Carmen de Montesión” jatetxea “Gaztela-Mantxako gastronomia-memoriaren zaporeen” proposamenagatik nabarmentzen da, eskualdeko produktuak aldarrikatzen dituena, betiere urtaroko irizpideen arabera.

Saria jasangarritasunarekin konprometitutako Ostalaritza-Enpresari: La Barraca Jatetxea (Tarragona)

La Barraca sukaldaritza Mediterraneoko familia-jatetxe bat da, Ebroko Deltatik hurbil kokatzen dena eta tokiko produktu ekologikoak erabiltzen dituena. 2017ko azaroan, ingurunearekin duen konpromiso handiak “Hostelería #PorElClima” ekintzara gehitzera bultzatu zion, ura eta energia aurreztearekin zerikusia duten 57 ekintza burutuz.

Saria Sukaldari Enpresariari: Francis Paniego (Errioxa)

“Haren aparteko prestakuntzagatik eta betiko ostalaritza-familia batetik etortzeagatik”.

Madrilgo Ostalaritza eta Turismoko Goi-Eskolan ikasi ondoren eta Arzak, Pedro Subijanaren Akelarre eta Ferrán Adriàren elBulli bezalako jatetxeetako sutegietatik igaro ondoren, etxera itzuli zen Echaurren Hotel-Jatetxearen sukaldeko zuzendarikide gisa, haren amarekin batera, Marisa Sánchez, Gastronomiako Sari Nazionala jaso zuena.

Saria nazioartekotzeari:  Javier de las Muelas (Bartzelona)

Javier de las Muelas Bartzelona, Madril, Donostia, Palma Mallorcako, Aiguablava, Arties, Baqueira Beret, Bali, Singapur, Bangkok, Rio de Janeiro, Boston eta Londreseko jatetxe eta koktelerien jabe eta kudeatzailea da, erreferente handienetako bat koktel-munduaren baitan.

Saria ´José Luis Fernández Noriega´ konkordiari: Bartzelonako terrazen hitzarmena defendatzeagatik

“Terrazek hiriarentzako, elkarbizitzarako eta sormenerako duten garrantziaren gainean egindako kontzientzia-lanagatik”, Bartzelonako Gremi de Restauració-a izan da terrazen hitzarmena defendatzeagatik aukeratu den ordezkaria.

Saria hedatze- eta komunikatze-lanari: Luis del Olmo

Saria erakundeari: León-eko Udala

León ostalaritza-sektoreko hiri erreferente bat da, Auzo Bustia eta Auzo Erromantikoa erakusten duten bezala. Bi auzo horiek gune historikoko toki adierazgarriak dira, eta han establezimenduek kaña eta ardoekin tapak zerbitzatzen dituzte, normalean espezialitate zehatz bat dutelarik.

Saria enpresa banatzaileari: GMcash

Espainiako sukaldaritzari emandako laguntzagatik nabarmentzen da, gastronomia azoka eta ibilbideetan, GM Tapas aldizkarian eta DMT errezeta-liburuan duen parte-hartzeak erakusten duen bezala.

Saria prestakuntza-lanari: Fernando Pérez Nazioarteko Sukaldaritza Eskola (Valladolid)

 Nazioarteko Sukaldaritza Eskolak sukaldaritza-tradizio gastronomikoa errespetatzen du, etengabeko berrikuntza eta hobetze baten aldeko apustu eginez, azpiegitura moderno eta baliagarriak erabiliz.

Saria sektoreko elkartze-promozioari: Mª Paz Núñez Rivero (Cádiz)

Haren jarduera profesionalak laguntza eman dio ostalaritza patronalak izan duen aitorpenari entitate eta erakunde publikoen aldetik.

-ek idatzirik|2018-12-04T17:50:52+01:004 de abendua de 2018|Albisteak|

Iruzkin bat utzi

Go to Top