Euskal esnekiek bermatuta dute osasungarritasuna

Euskal esnekiek higiene babestuta dute

Bermatuta dago euskal esnekien kalitatea eta osasungarritasuna. Hala izan behar du, gure gastronomian gaztek eta gainerako esnekiek duten garrantzia kontuan hartuta. Garapen Ekonomikoko eta Azpiegituren Sailaren eta Osasun Sailburuaren 2018ko urtarrilaren 12ko Zuzentarauak bermatzen du hori. Zuzentarau horretan esnekientzako eta izozkientzako baldintza higieniko eta sanitarioak egokitzeko arau tekniko espezifikoak onesten dira.

Lege honek esne higienizatutik abiatuta, pasteurizatutako esnea, hartzitua esaterako, egindako produktuak babesten ditu: jogurtak, mamiak, kefirra, gazta freskoa eta gazta erdiondua, gurinak, esnegainak, gaztanbera, etab. Esne gordina baliatuta egindako produktuak, gutxienez 60 egunez ondutako gaztak, esaterako, eta izozkiak ere.

Esnea ekoizteko ustiapenen ondoan edo haietatik gertu dauden establezimenduengan du eragina gehienbat, haietan egiten den produktua egiteko lehengaia bere ustiapenetik lortzen baita. Halere, sasoia dela eta, hainbat baldintzaren arabera, beste ustiapen batzuetatik ekarritako esnea ere erabili ahal izango dute hauek. Baina, dokumentu honetan bildutako malgutze-neurriak edozein kokapeneko eta esnearen jatorri desberdinetako establezimenduei ere aplikatuko zaizkie.

Ikus zuzentarau osoa: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2018/01/1800435a.shtml

-ek idatzirik|2018-06-12T14:20:57+01:0012 de ekaina de 2018|Albisteak|